Endokrinologia eta nutrizioa

Endokrinologiaren eta nutrizioaren medikuntza-adarrak lantzen ditu sistema endokrinoaren fisiologia eta patologia, substantzia nutritiboen metabolismoa, eta halakoen alterazioek eragindako ondorio patologikoak.
Endokrinoa edo endokrinologoa medikuntzako tituluduna da, eta BAME prestakuntza berezia egin behar izan du espezialitate hori lortzeko.
Hauek dira guruin endokrinorik garrantzitsuenak:
• hipofisia
• guruin tiroidea
• paratiroideak
• pankrea
• guruin suprarrenalak
• obarioak
• barrabilak.
Sistema endokrinoa esaten zaio hormonak isurtzen dituzten organoen eta ehunen multzoari. Hodirik gabeko guruinak edo guruin endokrinoak ere esaten zaie organo endokrinoei, beraien jariakinak zuzenean odol-jariora joaten direlako. Gurin exokrinoei dagokienez, azal-ehunen barnealdean edo kanpoaldean, urdaileko mukosan edo bide pankreatikoen estalduran isurtzen dituzte jariakinak.
Guruin endokrinoek isuritako hormonek ehun askoren hazkundea, garapena eta funtzioak erregulatzen dituzte, eta organismoaren prozesu metabolikoak koordinatu.
Honako hauek dira sistema endokrinoko gaixotasunik ohikoenak:
•1 motako diabetesa: pankreak ez du organismoaren beharrak asetzeko intsulina nahikorik sortzen.
•2 motako diabetesa: organismoak ez du egoki erabiltzen sortzen duen intsulina. Arazo hori gainpisuarekin eta obesitatearekin lotuta dago, baita adinarekin ere.
•Hipertiroidismoa: odolean hormona tiroide gehiegi daudenean sortzen da.
•Hipotiroidismoa: ez da hormona tiroide nahikorik sortzen eta, ondorioz, sistema metabolikoa geldotu egiten da; hori horrela, neke-sentsazio etengabea, hipotentsio arteriala, bihotz-maiztasun txikia, gainpisua eta abar gertatzen dira.
•Gutxiegitasun suprarrenala: guruin suprarrenalek kortikoesteriode nahikorik sortzen ez dutenean gertatzen da. Ondorioz, neke-sentsazioa, ahuldade orokorra, deshidratazioa, tripako mina eta beste sintoma batzuk gertatzen dira.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›
No hay nigún subservicio en la zona seleccionada. Por favor elija otra zona: