No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
Ehorzketa egin arte gorpua edukitzeko eta erakusteko (eta, hala badagokio, gorpuari egin beharreko osasun-zereginak gauzatzeko) zerbitzu egokiak dauzkan hileta-establezimendua da beilatokia.
209/1999 Dekretuko 31. artikuluak zehazten duenez, beilatokien instalazioek beste edozein eraikinetatik bereizitako eraikinetan egon behar dute eta inor ezin da bertan bizi (zaindaria kenduta, halakorik badago).
Gela eta zerbitzu hauek izan behar ditu:
a) Beila-aretoa. Beilatokiak beila egiteko areto bat izango du gutxienez. Bertan, instalazio hauek egongo dira: senideak eta gainerako jendea egoteko eremua, gorpua erakusteko gunea, hozte-sistema egokiarekin, eta gorpuei osasun-zereginak gauzatzeko gela.
b) Lan-eremua. Aurrekoez gain, beilatokiak beste bi gela izango ditu: gorpuak gordetzeko bata eta hileta-materiala gordetzeko bestea.
c) Jendearentzako zerbitzuak. Beilatokiak harrera, administrazio-bulegoa eta komunak izango ditu erabiltzaileentzat. Gorpua enpresako langileek sartuko eta aterako dute modu diskretuan, jendeak erabiltzen duenaz bestelako sarrera bat erabiliz.
d) Ibilgailuentzako esparrua. Enpresak hileta-zerbitzuak emateko erabiltzen dituen ibilgailuak aparkatzeko esparru bat izango du beilatokiak, jendearentzako aparkalekutik bereizita.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›