Miopiaren, hipermetropiaren eta astigmatismoaren kirurgia

Errefrakzio-akatsak (miopia, hipermetropia eta astigmatismoa) zuzentzeko edo arintzeko asmoz egiten diren teknika kirurgikoen multzoari esaten zaio kirurgia errefraktiboa. Begiak akats errefraktiboren bat (miopia, hipermetropia edo astigmatismoa) badu, irudia ez da ondo proiektatzen eta beraz, lausotuta antzematen da. Lenteen bidez edo kirurgia bidez konpon daiteke akats hori.
Miopiari dagokionez, pazienteak lauso ikusten ditu urrun dauden objektuak; hipermetropian, berriz, hurbiletik ikusten dira lauso (nahiz eta, adin batetik aurrera, urrunekoak ere txarto ikusi); astigmatismo errefraktarioari dagokionez, korneak (begiaren kanpoko geruza gardenak) ez du kurbatura bera eremu osoan eta, ondorioz, hurbileko eta urruneko ikusmena kaltetzen da. Presbiziari edo ikusmen nekatuari dagokionez, 45 urtetik gorako pertsonei eragiten die. Konponbidea duen arazo errefraktiboa da, eta denboraren poderioz kristalinoak (begiaren lente naturalak) fokuratzeko gaitasuna galtzen duenean sortzen da.
Teknika ugari daude arazo horiei konponbidea emateko: VISUMAX RELEX SMILE, LASIK, PRK eta abar.
Baliabide teknikorik onenak dituzten oftalmologiako adituak aukeratu ditugu, bezero bakoitzarentzako irtenbiderik egokiena gomendatzeko.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›