Ortodontzia odontologiako espezialitatea da. Haren ardura da garapen-alterazioak eta hortz-arkuaren forma eta masailezurraren posizioa aztertzea, prebenitzea eta zuzentzea, ahoaren eta aurpegiaren oreka, forma eta funtzioa artezteko eta aurpegiaren estetika hobetzeko.
Hona hemen hortzak behar bezala lerrokatuta ez daudenean sortzen diren arazoetako batzuk: gainhaginkada sortzen da goiko hortzak behekoak baino askoz aurrerago edo askoz atzerago daudenean; hortzen arteko tarte handiegia; hortzen kokapena desegokia izatea; erretrognatismoa esaten zaio beheko masailezurra aurrekoa baino atzerago dagoenean.
Ortodontziak «brackets» izeneko gailu finkoak erabiltzen ditu arazo horiek guztiak zuzentzeko. Bracketa hauxe da: ortodontziaren eraztun metalikoari eusten dion piezetako bakoitza, hortzaren jarrera zuzentzeko haren gainean ipintzen dena.
Ortodontzia ikusezina ere badago, material plastikoez egindako ferula gardenak erabiltzen direnean. Ferulak bi astean behin aldatzen dira, programa informatiko batek aurretiaz zehaztu duen patroiaren arabera, hark zehazten baitu tratamenduak unean-unean izango duen bilakaera. Ortodontzia ikusezinak badu abantaila handi bat: material gardenez eginda dagoenez, ia ez da ikusi ere egiten eta kendu ere egin ahal da; hau da, pazienteak berak ken dezake, espezialistaren laguntzarik gabe.
Mingaineko ortodontzia ezkutuan gelditzen da, hortzen atzealdean, mingainetik hurbil, kokatzen delako. Gailuak finagoak dira eta ez dira begi-bistan ageri.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›