Masailezurretan, oien azpian, kirurgikoki kokatzen diren elementu metalikoak dira inplanteak. Ezarri ondoren, dentistak koroak edo zubi finkoak ezarriko ditu beraien gainean, galdutako hortzak ordezteko. Inplanteak masailezurrarekin bat egiten du eta hortz artifizialetarako euskarri egonkorra eskaintzen du, ondorioz.
Inplanteak ezartzeko ezinbestekoa da oi osasuntsuak eta inplanteari eusteko hezur egokia edukitzea. Pazienteak, gainera, egitura horiek egoera onean mantentzeko konpromisoa hartu behar du. Funtsezkoa da aho-higiene zorrotza eta aldian-aldian erregulartasunez bisita odontologikoak egitea, hortz-inplanteak epe luzera arrakastatsuak izango direla ziurtatzeko.
Anestesia lokala erabiltzen da inplantea egiteko. Ebakuntza txiki bat egiten da, oia moztu eta inplantea ezartzeko: hezurrean lotzen den torloju luze baten antzerakoa da, hortzaren sustraiaren ordezko lana egingo duena. Pieza horri beste pieza txikiago bat lotzen zaio; gero koroari eutsiko dion atala, hain zuzen. Ebakuntza erraza da.
Inplanteek 2-4 hilabeteko epea behar izaten dute hezurrarekin bat egiteko, protesia ezarri baino lehenago. Kasu zehatz batzuetan, ordea, inplantea egin den egun berean jar daitezke, hortza atera den egun berean.
Inplanteetan adituak diren laguntzaile profesionalak hautatu ditugu.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›