Kontsulta: laguntza bidezko ugalketako espezialista

hemen ere eskuratu dezakezu: Kontsulta: laguntza bidezko ugalketako espezialista
Laguntza bidezko ugalketan espezializatutako laguntzaileak ditugu atal honetan. Guraso izan nahi eta ezin dutenen arazoarentzat aukerarik onena diagnostikatzea izango da haien lana.
Kontsultara joan baino lehenago, ordea, espezialistarengana jo behar ote dugun jakin behar dugu. Honako hauek dira horretarako egoerarik ohikoenak:
~Urtebetean harreman sexual erregularrak izan ondoren, haurdun gelditzea lortzen ez bada (sei hilabeteko epea, emakumeak 35 urte baino gehiago baditu).
~Aurrekari ginekologiko edo andrologiko esanguratsuak: adibidez, emakumeari endometriosia edo uteroko miomak diagnostikatu badizkiote edota patologia ginekologiko batengatik operatu badute (obuluetako kiste zailak, gaixotasun ginekologiko infekziosoak) edota patologia kirurgikoak izan baditu.
~ Bikoteak bi abortu edo gehiago izan baditu.
~Gaixotasun hereditarioren bat badute.
~Obuluak edo espermatozoideak gorde nahi badituzte, arrazoi onkologikoak tarteko edo erabaki pertsonala dela medio.
~Emakumeak berak bakarrik ama izan nahi badu, edo sexu bereko bikotekidea badauka.

Lehen kontsultan, bikotearen egoera berezia aztertu ondoren, egin beharreko probak zehazten dira eta dauden tratamenduak azaldu: umetokiko intseminazioa, in vitro ugaltzea, obulu-ematea eta abar.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›