Gorputzeko kirurgia estetikoa

No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
Gorputzeko atal batzuk estetikoki hobetzeko helburua duen kirurgiari esaten zaio kirurgia estetikoa. Beste ataletan aipatu gabe gelditu diren guztiak sartuko lirateke atal honetan. Honako hauek dira ohikoenak:
~LIPOSUKZIOA edo LIPOESKULTURA
Metatutako gantza kenduz gorpuzkera birmoldatzeari esaten zaio liposukzioa edo lipoeskultura. Teknika horren bidez, gorputzeko ataletan dagoen gantza kentzen da: mokorretakoa, izterretakoa, belaunetakoa, orkatiletakoa, besoetakoa, abdomenekoa, aurpegikoa eta abar. Normalean, liposukzioa anestesia orokorrarekin edo epidurala eta sedazioa batuta egiten da. Beste kirurgia batekin batera egin ahal da eta 2-3 orduko iraupena izan dezake. Kasurik gehienetan ez da beharrezkoa ospitalizazioa eta 2-3 egunean bizitza normala egin daiteke.
— ABDOMINOPLASTIA
Ebakuntza horren bidez, tripako gehiegizko larruazala eta gantza kentzen dira, mengeltasuna eta muskuluen paretako erlaxazioa eta abdomeneko muskulu zuzenen banaketa (diastasi abdominala) zuzentzeko. Anestesia orokorrarekin edo sedazioa eta epidurala batuta egiten da; ebakuntzak 2-4 ordu inguru irauten du eta astebetean bizitza normala egin daiteke.
— IPURMASAILAK HANDITZEA
Gorputzaren itxura hobetzeko teknika da. Bi esku-hartze mota daude: gantz-lipofillinga eta inplante-protesia. Gantz-lipofillinga erabiliz gero, liposukzioan ateratako gantza erabiliz handitzen da ipurmasailen bolumena; inplante bidezko teknikan, ordea, silikonazko protesia erabiltzen da horretarako. Badago bi teknikok uztartzeko aukera ere. Esku-hartze motaren arabera, anestesia-era bat edo beste erabiliko da, eta iraupena ere desberdina izango da.
Horrelako kirurgiak egiten ospe handia duten sendagile adituak dituzten zentroak bildu ditugu hemen.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›