Bularretako kirurgia estetikoa

No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
Bularretako kirurgia estetikoa esaten zaie bular edo titietan egiten diren esku-hartze guztiei. Batzuetan itxura hobetzea izaten da helburua, eta beste batzuetan deformazioak zuzentzea. Honako hauek dira esku-hartzerik ohikoenak:
~MAMOPLASTIA (BULARRA HANDITZEA, TXIKITZEA EDO ALTUERA ALDATZEA)
Bularraren itxura aldatzeko asmoz egiten diren prozedura kirurgikoak dira. Bularraren tamaina handitzea izan daiteke mamoplastiaren helburua, material aloplastikoak, protesiak edo silikonazko inplanteak erabiliz. Baina murrizteko mamoplastia ere izan daiteke, pazientearen bularraren tamaina gutxitu nahi bada. Horretarako, bularretako gantza eta larruazala kentzen dira. Normalean, anestesia orokorra erabiltzen da inplanteak ezartzeko; halere, egoera zehatz batzuetan anestesia lokala ere erabil daiteke. Zirujauak bularraren azpian, normalean bularretako muskuluen azpian, kokatuko du inplantea. Ebakuntzak 1 ordu eta 45 minutu eta 2 ordu eta 45 minutu bitartean iraun dezake.
~GINEKOMASTIA
Gizon baten bularren tamaina handiegia denean esaten da. Alterazio hormonala izan ohi da arrazoia eta bular bati edo biei eragin diezaieke. Nerabezaroan izaten diren aldaketa hormonalen ondorioz, 12 eta 22 urte bitartean ginekomastia ohiko samarra izaten da, nahiz eta gero berez itzultzen den bere onera. Ebakuntza anestesia lokala edo sedazioa erabiliz egiten da, 1-2 ordu inguru irauten du, ez dago ospitaleratu beharrik eta astebetean guztiz suspertuta egoten da pazientea.
Ospe handiko sendagile adituak ditugu laguntzaile, ebakuntza horiek egiteko.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›