No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
Itxura hobetzeko aurpegian egiten den kirurgiari esaten zaio aurpegiko kirurgia estetikoa.
Esku-hartze ugari dauden arren, hauek dira ohikoenak:
~BLEFAROPLASTIA
Begi inguruko ehunak birmoldatuz betazalak gaztetzea bilatzen duen kirurgiari esaten zaio. Hala, goiko eta beheko aldeko betazaletan dagoen gantza eta gehiegizko larruazala kentzen dira. Ebakuntzak 45-60 minutu inguru irauten du, esku-hartzearen eta pazientearen arabera, eta 10-12 egunetan bizitza normala egin ahal da.

~ OTOPLASTIA
Belarrietako kirurgiari esaten zaio: esku-hartze erraz baten bidez belarrien tamaina, forma eta aurpegiarekiko angelua aldatu ahal da. Belarriak kanporantz irtenda daudenean konpontzeko egiten da ebakuntzarik ohikoena, konplexu handiak eragiten baititu. Ebakuntzak 60-90 minutu inguru irauten du eta normalean anbulatorioan egiten da (ospitaleratu eta bertan gelditu behar izan gabe). Anestesia lokala edo sedazioa erabiltzen da eta, beraz, pazienteak ez du inolako minik sentitzen.
Ebakuntza egin eta bi ordutan itzultzen da pazientea etxera, eta 2-3 egunen buruan bizitza normala egin dezake.  

~ERRINOPLASTIA:
Aurpegian gehien eskatzen den ebakuntza estetikoa da; izan ere, sudurra aurpegiaren erdian dago, harmonia ematen dio eta aurpegiaren profila osatzen du. Pazientearen arabera, ebakuntzak bizpahiru ordu irauten du. Gutxienez 24 orduz ospitaleratuta egon behar du eta geroago zirujauak kenduko dion bendaje batekin irtengo da ospitaletik. Ebakuntza osteko aldia ez da mingarria izaten. Lehenengo egunetan sudurra buxatuta edukitzea izaten da eragozpenik handiena.
Kirurgia egin ondoren atsedenaldia behar izaten da, pazienteak erdi-eserita egon behar du eta likido ugari edan, sudurretik arnastu ezin denez, ahotik arnasteak lehortasuna eragiten du eta.
Kontuan izan behar da sudurraren forma edo tamaina aldatzeaz gain, sudurreko arnasketa ere hobetzen dela eta, beraz, arnasketa-funtzio globala hobetzea ere badakarrela.

Horrelako kirurgietan ospe handiko sendagile adituak dauden zentroak ditugu laguntzaile.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›