No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
Bezero zorrotzei zuzendutako osasun-asegurua da IMQ Urrea.

Bururatu ahal zaizkizun estaldura guztiak: haurdunaldia eta erditzea, banakako gela laguntzailearentzako ohearekin, laguntza bidezko ugalketa, goi-mailako kirurgia espezializatua eta puntako tratamenduak.

• Estaldurarik garrantzitsuenak:
— Goi-mailako kirurgia espezializatua, teknikarik aurreratuenak barne: parkinsonaren eta epilepsiaren kirurgia, erradiokirurgia eta kirurgia estereotaxikoa, eta hezur-muinaren transplantea.
— Tratamendu bereziak: hemodialisia eta arnas-errehabilitazioa.
— Laguntza bidezko ugalketa: intseminazio artifiziala eta in vitro ernalketa.
— Mugarik gabe ospitalizazio-aldian (ospitalizazio psikiatrikoan salbu: urtean 60 egunez).
— Teknika eta tratamendu aurreratuak, urologiako laser berdea, bihotz-errehabilitazioa eta litotrizia muskulu-eskeletikoa (talka-uhinak) barne.
— Beste estaldura batzuk: protesiak, odontologiako karrakatzeak eta sustrai-leuntzeak, eta urtean 20 psikoterapia-saioraino.

• Sartuta dauden aparteko zerbitzuak:
— 3.000 €-ko istripu-asegurua heriotza gertatuz gero (bezero partikularrentzat soilik).
— Bigarren iritzi medikoa. Munduko espezialistarik garrantzitsuenekin, gaixotasun larria diagnostikatu ondoren.
— Larrialdiko arreta eguneko 24 orduetan.
— Larrialdiko arreta atzerrirako bidaietan, 12.000 €-raino.
— IMQ Laguntza: adinekoentzako aholkularitza integrala: egoitzak, eguneko zentroak, etxez etxeko laguntza… eta era guztietako irtenbide soziosanitarioak.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›