Kontsulta: errehabilitazioko eta medikuntza fisikoko espezialista

Medikuntzako unibertsitate-ikasketak amaitu ondoren urte batzuetako BAME ikasketa berezien bidez espezializatu den pertsona da sendagile errehabilitatzailea, medikuntza fisikoan eta errehabilitaziokoan tituluduna.
Ezintasunaren diagnostikoaz, ebaluazioaz, prebentzioaz eta tratamenduaz arduratzen den medikuntzako espezialitatea da, ahalik eta gaitasun funtzional eta independentzia-mailarik handiena mantentzea edo berreskuratzea helburu duena.
Ez da fisioterapeuta eta bai, ordea, pazienteari antzeman dion patologiaren arabera, fisioterapeutak ezarri beharreko tratamenduak koordinatzeko arduraduna. Beraz, talde osoa koordinatzen du, barne direla fisioterapeutak, terapeuta okupazionalak, gizarte-langileak, logopedak eta abar.
Metodo-aukera zabala dauka lesioak tratatzeko: farmakologikoa; bide fisikoak (elektroterapia, beroa, hotza, masajea, ariketa terapeutikoa…); eskuzko terapiak; material ortoprotesikoa; laguntza teknikoak; eta abar.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›