Erradiografiak gorputzeko barneko egituren eta bereziki hezurren irudiak sortzen ditu.
Proba bizkorra da, inolako minik eragiten ez duena. X izpiek gorputza zeharkatzen dute eta bidean kantitate desberdina xurgatzen da, zeharkatzen duten materialaren dentsitatearen arabera. Material trinkoak, hala nola hezurrak eta metalak, zuriago ageri dira erradiografietan; biriketako airea, berriz, beltz kolorekoa; gantza eta muskuluak gris koloreko itzalak balira bezala.
Erradiografia-mota batzuetan, kontraste bat (iodoa edo barioa) sartzen da gorputzean, irudiak xehetasun handiz antzemateko.
Oro har, oso erradiazio-maila txikia hartzen da erradiografietan, eta onurak arriskuak baino askoz handiagoak izaten dira.
Pertsona haurdun badago, edo haurdun dagoela pentsatzen badu, proba erradiologikoak egin baino lehenago sendagileari jakinarazi behar zaio.
Erradiografia-mota asko daude: hezurretakoa, toraxekoa, abdomenekoa, gorputz osokoa…
Badira kontrastearekin egiten direnak: urografiak, digestio-igarotzea ikustekoak… Sendagilearen agindua behar da proba egiteko, zer proba zehatz nahi duen eta zertarako nahi duen zehaztuta.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›