Jostura-puntuak kentzea

Jostura: larruazala, muskuluak, tendoiak, odol-hodiak eta abar kirurgiaz lotzea, zenbait material erabiliz (hariak, grapak, kolak eta abar). Kendu egin behar dira kanpoko jostura-puntuak, zauri edo ebakuntza kirurgiko bat josi ondoren larruazalean ikusten direnak, denbora-epe jakin bat igaro ondoren. Osasun-alorreko profesionalei dagokie eginkizun hori, hots, medikuei edo erizainei.
Jostura egin duen profesionalak jarri behar du puntuak kentzeko data, eta pazienteak egun horretan joan behar du osasun-alorreko profesionalarengana; bestela, kaltegarria izan daiteke haren osasunerako.
Normalean, ebakuntza egin eta handik 7-10 egunera kendu ohi dira jostura-puntuak eta grapak, betiere jostura ongi orbaindu bada.
Zauriaren egoera zein den, puntu edo grapak batzuk kentzea eta beste batzuk uztea eta geroago kentzea erabaki dezake osasun-langileak.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›