Geneen eta elikaduraren arteko harremana aztertzen duen zientziari deritzo nutrigenetika. Helburua: dietaren bidez osasun-egoera optimoa lortzea.
Analisi nutrigenetikoari (nutrihealth delakoari) esker, pertsonaren geneak ezagutzen ditugu, osasun-egoera hoberenean egoteko eta gaixotasunak prebenitzeko dietarik egokiena zehazteko. Nutrihealth nutrizioari lotutako genetikaren alorreko zientzia-aurkikuntzarik garrantzitsuenei lotuta dago, eta analisi nutrigenetikorik aurreratuenetako bat da.
Testak emaitza-txosten erakargarria, osoa eta ulerterraza dakar, dieta eta kirol-jarduerak biltzen dituen osasun-plan osoa jorratzeko eta bizitza aktiboagoa eta osasungarriagoa izateko informazio praktiko eta garrantzitsuarekin.
Sistema immuneak jaki zehatz baten aurrean ematen duten erantzuna ebaluatzen dute elikagaiekiko jasanezintasun (elikagaiekiko hipersentikortasun) testek. Elikagai zehatz baten aurrean gehiegizko erreaktibotasuna agertzen bada, kontsumoa gutxitzeko edo dietatik guztiz baztertzeko komenigarritasuna azaleratzen da. NutriHealth test nutrigenetikoak gure geneen arabera dietan sartu behar ditugun elikagai edo mantenugaiak zehazten ditu; hartara, ez ditu elikagaiekiko hipersentikortasun-erreakzioak aztertzen, jasanezintasun-testek bezala. Nutrigenetika nutrizio pertsonalizatuaren oinarria da, gure organismoak zer behar duen ulertzen eta, ondorioz, beharrizan horiek estaltzeko dieta berezia prestatzen laguntzen digu eta. Bi probak elkarren osagarriak dira, eta elikaduraren bidez osasuna hobetzen laguntzen dute.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›