Jaio aurreko baheketa ez-inbaditzailea

Zenbait asaldura kromosomikoren arriskurik badagoen egiaztatzeko egiten da baheketa-test analitiko ez-inbaditzailea haurdunaldiaren 10. astetik aurrera, amaren odol-lagin bat erauziz. Testaren emaitzen arabera, aneuploidiak aztertzen dira 13 18, 21, X eta Y kromosometan, gainerako kromosometan eta zenbait mikrodelekziotan. Ginekologoak ebaluatu behar du proba.
Sentikortasun- eta espezifikotasun-maila oso altuak ditu testak (>% 99,9-ko sentikortasuna Downen sindromeari dagokionez). Nolanahi dela ere, baheketa-proba da, ez diagnostikokoa. Proba egin eta handik egun gutxira ematen dira emaitzak.
Hiru proba-mota daude, aztertutako asaldura kromosomikoen kopuruaren arabera, eta guztietan sartzen da fetuaren sexua zehaztea ere.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›