DAO entzima neurtzea, migrainarako

Buruko mina oso ohikoa eta zabaldua dago, baina oso garrantzitsua da buruko min-mota batzuk eta besteak bereiztea, buruko min guztiak ez direlako migrainak eta migraina guztiek ez dakartelako halabeharrez buruko mina.
Migraina bat-batean agertzen den buruko min errepikakorra, taupakaria eta bizia da. Buruaren alde bati eragiten dio normalean, baina bi aldeetan ere ager daiteke. 4-72 ordu bitartean iraun dezake. Normalean jarduera fisikoa eginez gero txarrera egiten du, eta atsedena hartuz gero, berriz, hobetu egiten da. Sintoma bisualak, neurologikoak edo gastrointestinalak ere ager daitezke harekin batera.
Pertsona askok DAO (diami oxidasa) izeneko entzima-gabezia izaten dute. Entzima hori nahitaezkoa da gure gorputzaren zeluletan sortzen den histamina izeneko substantzia (gure organoek funtzionatzeko ezinbestekoa) egoki metabolizatzeko.
Izan ere, entzima horren ardura da elikagai ugaritan (zitrikoetan, edari alkoholdunetan, hestebeteetan eta esnekietan, besteak beste) dagoen histamina molekula metabolizatzea eta kanporatzea.
DAO entzimaren maila apala bada, ordea, funtzioa murriztu egiten da eta histamina gehiegi egoten da odolean.
Zenbait sintomatologia sor daitezke horren ondorioz, besteak beste migraina.
DAO entzimaren gutxiegitasuna izateko zenbait faktore daude, baina arrazoi genetikoa da ohikoena. Horregatik, ohikoa izaten da migraina izaten duten pertsonen senideek aurretiaz migraina eduki izana.
Entzima metabolizatzeko jarduera are gehiago murritz dezakete zenbait egoera patologikok, hesteetako zenbait gaixotasun inflamatoriok eta inhibitzaileak (hala nola alkohola eta farmako batzuk) kontsumitzeak.
Odol-lagin bat erabiliz egiten den proba erraz baten bitartez, DAO entzimaren maila antzeman dezakegu, gaixotasuna egoki tratatzeko.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›