Analisiek pertsonaren osasun-egoera ezagutzeko aukera ematen digute. Zehazki, gibela eta giltzurruna nola dabiltzan, diabetesik ote duen, burdina-erreserba nahikorik duen, hormona tiroidea ondo dabilen eta beste.
Alor horretako laborategi laguntzaileek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren baimena dute, ospetsuak dira eta mediku espezialista entzutetsuek zuzentzen dituzte sail guztiak.
Atal honetako laborategi laguntzaileek edozein analisi egin dezakete: odola, gernua, gorotzak, listua…
Baraurik joan behar da, eta egin beharreko proben eskaera eraman.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›