No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
Gure bezeroek gehien eskatzen dituzten zerbitzu mediko-kirurgikoak hartzen dituen estaldura zabala eskaintzen du IMQ Urdina aseguru medikoak. Estaldura/prezioa harreman lehiakor-lehiakorra.
• Estaldurarik garrantzitsuenak:
— Analitika eta proba diagnostiko guztiak, diagnostikorako teknika bereziak (eskanerra, erresonantzia magnetikoa, PET onkologikoa eta beste) sartuta.
— Espezialitate mediko eta kirurgiko guztietako tratamendu ugari, hala nola goi-mailako kirurgia espezializatua, fisioterapia eta errehabilitazioa, erradioterapia, kimioterapia eta abar.
— Ospitaleratu behar izanez gero, banakako gela, laguntzailearentzako ohe eta guzti.
— Haurdunaldia eta erditzea.
— Familia-plangintza.
— Beste estaldura batzuk: protesiak, odontologia-zerbitzuak, podologia-saioak eta urtean 15 psikoterapia-saioraino.
• Zerbitzu osagarriak:
— Bigarren iritzi medikoa. Munduko espezialistarik garrantzitsuenekin, gaixotasun larria diagnostikatu ondoren.
— Larrialdiko arreta eguneko 24 orduetan.
— Larrialdiko arreta atzerrirako bidaietan, 12.000 €-raino.
— IMQ Laguntza: adinekoentzako aholkularitza integrala: egoitzak, eguneko zentroak, etxez etxeko laguntza… eta era guztietako irtenbide soziosanitarioak.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›