No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
Gure egunerokoan edozein unetan gerta dakiguke ustekabeko ezbeharra edo istripua. Oso gertaera larria izan daiteke gure osasunerako eta, areago, gure familiaren etorkizunerako.
Istriputzat jo daitekeen nahigabeko eta bat-bateko gertaerak eragindako kalteak (aldi baterako ezintasuna, etengabeko ezintasuna edo heriotza) estaltzea da, hain zuzen, istripu-aseguruaren helburua.
Sarritan gure segurtasuna eta gure hurkoena ez da geure esku egoten. Horrexegatik da hain garrantzitsua gure etorkizuna babestuko duen estaldura ekonomikoa izatea, gure osasunean eragin dezaketen ezbeharren aurrean. Hain zuzen, zure lasaitasuna eta zure hurkoena bermatzeko osagarririk egokiena da IMQ Istripuak.
Haren bidez, kalte-ordain handiak (750.000 €-rainokoak) bermatuko dituzu, istripuaren ondorioz hilez gero edo ezintasun iraunkorra gertatzen bazaizu.
Istripu pertsonaletarako aseguruaren estaldurak: Zure neurrira egindako istripu pertsonaletarako asegurua. Hiru modalitate aukeran, estaldura eta kapital desberdinekin: Oinarrizkoa, Plus eta Babes Handia. .
•  Babes Handia. Istripuan hilez gero, kalte-ordainik handiena ordaintzen duen asegurua. Zure familiarentzako prezio bereziak. Baditu abantaila bereziak, hala nola kalte-ordain bikoitza trafiko-istripuan hilez gero, eta 750.000 €-rainoko kalte-ordaina garraiobide publikoetako trafiko-istripuan hilez gero.
•  Oinarrizkoa. Istripuan hiltzea edo ezintasun iraunkorra gertatzea estaltzen ditu. Bi bermeak daude estalita, eta jasoko duzun kapitala aukera dezakezu.
•  Plus. Oinarrizko modalitatean jasotakoaz gain, beste kalte-ordain bat ere jasotzen du, miokardioko infartuagatik hilez gero.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›