No hay ninguna oferta en la zona seleccionada. Por favor elija otra haciendo click aquí o seleccionando una zona del siguiente listado.
Datu pertsonalen babesa Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean eta Espainiako Konstituzioan jasotako eskubidea da. Datu-babesari buruzko legeak herritar guztiak babesten ditu, datuen jabearen berariazko baimenik gabe beste inoren esku gera ez daitezen.
Zer dira datu pertsonalak? Pertsona fisiko identifikatu edo identifikagarriei buruzko edozein motatako informazioa (zenbakizkoa, alfabetikoa, argazki bidezkoa, soinu bidezkoa edo beste edonolakoa), hala nortasunari buruzkoa (izen-abizenak, helbidea, filiazioa, argazki edo bideo bat…) nola bizitzari edo jarduerei buruzkoa (ikasketak, lana, gaixotasunak…).
Datu pertsonalen adibideak dira posta-helbideak, posta elektronikoko kontuak, NANa, medikuaren altak eta bajak, informazio ekonomiko nahiz fiskala edo afiliazio politikoa.
Pertsona juridikoei buruzko datuak (helbidea, enpresaren izena, IFK, etab.) ez dira datu pertsonaltzat hartzen eta ez zaie datuak babesteko erregelamendua aplikatzen, beraz.
Beren jardueraren ondorioz inoren datu pertsonalak erabiltzen dituzten profesional, enpresa eta erakunde guztiek datuak babesteko erregelamendua bete behar dute datuok erabiltzeko garaian.
Zer dira datu pertsonalak? Pertsona fisiko identifikatu bati buruzko edozein motatako informazioa (zenbakizkoa, alfabetikoa, argazki bidezkoa, soinu bidezkoa edo beste edonolakoa) edo hura identifikatzen laguntzen duena (argazki bat, NANa…).
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›