Eguneko zentroak adineko pertsonetan espezializatutako instalazioak dira: profesional-talde batek prebentzio-zerbitzua, tratamendua eta zaintza eskaintzen dizkie bertan. Adinekoek etxean bizitzen jarraitu ahal dute eta ordutegi jakin batean eguneko zentrora joaten dira, beste pertsona batzuekin bildu eta diziplina anitzeko talde baten aldetik orotariko jarduerak jasotzeko:
~Osasuna sustatzeko
~Terapia okupazionalen bidez (suspertze kognitiboa, gerontogimnastika, laguntza psikologikoa, oroimenaren edo arretaren entrenamendua…) autonomia mantentzeko edo berreskuratzeko
~Bizikidetza indartzeko
~Suspertze funtzionala bideratzeko
~Osasun- edo gizarte-arazoen jarraipena egiteko
~Kultura- edo prestakuntza-jarduerak egiteko
Hein bateko narriadura kognitiboa edo fisikoa izan arren, autonomia-maila mantentzen duten pertsonak joaten dira eguneko zentroetara. Elikadura eta garraioa eskaintzen dituzte, eta egun jakin batzuetarako edo iraupen luzeagoetarako kontratatzeko aukera dago.
Baldintza jakin batzuk betetzen dituzten eguneko zentroak hautatu ditugu, aukerarik egokienak direlakoan.
Ikusi gehiago › Ikusi gutxiago ›